top of page
Harremanak: 06.71.74.22.00

NOR NAIZEN
ESPERIENTZIA ETA PROFESIONALISMOA

"Arkitektura ingurumenaren antolaketa" formakuntzatik jalgia naiz. Hasi nintzen lan egiten ikerketa bulego batean, goi mailako zurgintza proiektu bereziak eramanez. Ondotik, ene kondu instalatu naiz. Helburua dut ene gaitasunak zabaltzea zurgintza lanetan (objektu ttipienetatik zurezko etxe osoetara).
Tokiko egurrak lehenesten ditut (Euskal Herriko edo Landeetako tokiko zerrategiekin lan eginez). Zorrotza naiz eta sorkuntzarako tirria daukat, preziatzen dut lana ongi bururatzea, bezeroekin adostu proiektua errespetatuz.
PROIEKTU PERTSONALIZATUAK
Ene lehen inspirazioa bezeroarena da: ideia sinpleak ala ez ohikoak, proiektu bereziak ala estandarrak. Zuen gogoaren arabera ari naiz. Azter dezagun zuen proiektua elkarrekin!
bottom of page
